Erakusleihoen Apainketa
ZURE NEGOZIOAREN SALMENTA ESTRATEGIA
Erakusleihoa duen negozio izanez gero, alderdi asko daude kontutan izan beharrekoak eta guztia ondo gauzatzeak, salmenta nahiz lokalaren proiekzio egokian eragina izango du.
Erakusleihoa apaintzea da, guztia eraginkortasunez bermatuko duen estrategia.
Ez da soilik erakusketa bat izan behar, honek erakarri eta sartzera gonbidatu behar du.
Gainera, barneko produktuen moldaketarekin ere badu zerikusia, eta horrek, eragina izango du barnean geratuko diren denboran eta salmentan.
Gaur egun, salmenta ez da soilik produktuan oinarritzen baita bezeroei helarazten diozunean ere. Produktu bakoitzarentzat espazio ta giro egokiak sortu behar dira, honako alderdiak landuaz:
Kanpotik nortasuna hauteman behar du bezeroak, honekin identifikatua sentitu dadin.
Nahi duzun eragina lortu eta artikulu bat nabarmendu edo lausotzeko behar den argiztapena.
Jakin-mina eta inpresio ona sor dezakeen originaltasuna, lokal edo dendara sartzera gonbidatzen dutenak, salmenta aukerak biderkatzen dituena.
Pertzepzio desegokirik ez jasotzeko, antolaketa egokia eta txukuna izatea.