Home Staging
Estrategia komertzial honek, etxearen itxura hobetuz salmenta edo alokairua azkartuko ditu.
Estrategia komertzial honek, etxearen itxura hobetuz salmenta edo alokairua azkartuko ditu.
Gero eta ezagunagoa den arren, oraindik ez da hain ohikoa. Zoritxarrez, bezeroen artean oraindik ere ez da uste alokairua naiz salmenta azkartzeko, aurrez inbertsioa egin beharra dagoenik. Baina ez dira ohartzen, merkatuan denbora batean egoteak prezio galera ekarri dezakeenik. Nolanahi ere, inbertitutako dirua berreskuratu eta agian balioa handituko lukete.
Beraz, prozesua argi azalduta eta arrazoituta oso ulerkorra egiten da.
Salmentarako edozein produktuen aurkezpena zaindu beharra dagoen bezala, hain inbertsio handi eta garrantzitsua den etxebizitza batean ere lan bera egiteak motibatzen gaitu lan hau garatzera.
Etxebizitzaren egoera nahiz saldu nahi den publiko mota kontutan izanik, proposamen pertsonalizatua egin ohi da. Etxebizitzaren itxura aldatuaz, eroslea erakartzeko honako zerbitzuak eskainiz:
Hasierako aholkularitza
Etxebizitzaren prestakuntza
Argazkigintza
Planimetria
Web-guneak. Eskaintzak, etxe-agentzietako atarietan
Marketing eta barne-diseinuko proiektu pertsonalizatua
Home-Staging zerbitzuak, partikularrei nahiz eraikuntza edota inmobiliaria ataleko profesionalei zuzenduak daude.
Etxebizitza bat erostean, portzentai haundi batean alderdi emozionalak du eragina eta hau horrela gerta dadin Home Staging-a lagungarria izaten da.
Lan honen bidez, etxebizitzaren indarguneak nabarmendu eta ahulgunean edo akatsak gutxitu nahi izaten dira. Estilismoa, argiztapen eta argazkigintza landuaz, giro desberdinak sortzen dira erosle posiblea etxebizitza horretan bizitzen proiektatzeko.
Zerbitzu profesional hau erabiliz, eragin komertzial positiboago eta eraginkorragoa da. Honekin, web guneko bisitak gehitu egiten dira eta erosleen buruetan kokatzea lortzen da presentzialki ezagutzera bultzatuaz, hau da, gogoa piztuaz. Bisitarik gabe ez dago salmentarik.
Merkatuan dauden gainerako leihakideengandik bereizten duen abantaila da, erakargarriagoa eginez eta besteen gainetik nabarmenduz.
Inbertsio egitea da, ondoren diru gehiago lortzeko etxebizitzaren salmenta edo alokairua azkartuaz.